XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11.- ALGEBRA Euler-en garaian Algebra deitzen zen Analisi infinitesimalean edo Geometrian sartzen ez zen guztia.

Ideia hau erabat argi gelditzen da Euler-en Vollstampauml;ndige Anleitung zur Algebra (Algebrarako sarrera osoa) liburuan.

Dena dela, Euler-ek honela definitu zuen Algebra: era desberdineko kantitateekiko kalkuluen teoria.

Hona hemen liburu horren aurkibidea nondik nora dabilen: zenbaki razional osoekin kalkulua, zatikiak, erro karratu eta kubikoak, logaritmoen teoria, polinomioekin kalkulua, serie harmonikoa eta aplikazioak, lehenengo partean; eta lehenengo mailako ekuazioak eta sistemak, ekuazio koadratikoak, hirugarren eta laugarren mailako ekuazioen ebazpena radikaletaz, etab. bigarrenean.

Algebraren oinarrizko erresultatua XVIII. mendekoa dugu.

1742.ean Nikolaus II Bernouilli-ri eskutitzez zera esango dio Euler-ek: polinomio baten deskonposaketa lehen eta bigarren mailako biderkagaiez posiblea dela.